Sarrera

Zuzenean Euskal Herriko irratietan

2006 Maiatza 22

Gaur astelehena, Euskal Herriko irrati ezberdinetarako hizketan aritu gara, goizeko lehen orduetatik.

Inaki Soto Gogoeta XXIeko zuzendariak Info7 irratian aritu da goizeko lehen orduetan. Gauean emaitzak eskuratu eta lehen balorazioak egiten.

Patxi Gaztelumendiri Bilbo hiria irratian egin diote elkarrizketa goizeko Ibaizabal magazinean. (Entzungai Internetetik)

Arratsaldean berriz, Inaki Soto Euskadi Irratiko Mezularia saioan zuzenean aritu da, Montenegron berriemaile berezi gisa aritutako Inaki Guridirekin batera.

montenegro | elkarrizketak | Iruzkin 1 Igo gora

Montenegrok independentzia lortu du

2006 Maiatza 21

Ez dira gaueko 10.00ak oraindik, baina lortu dute! Hau zoramena da, herri bat gehiago munduko mapan. Montenegrok independentzia eskuratu du.

 

DATU OFIZIALAK. Baietzak %55,4 eskuratu du.  Erreferendumaren egunean bertan, monitoraje taldeek %56,3ko emaitza zabaldu zuten.

 

CEMI monitoraje gunean informazio guzti guztia.

Ahoz aho zabaldu da mezua, lortu du. DA!

 

Montenegroko presidentea 10 minutu barru mintzatuko da. Baina jende guztiak badaki. SMSek kolapsatu egin dituzte telefono sareak oro.

Independentziak irabazi du.

Zorionak Montenegro CRNA GORA!

Bihar Euskal Herria.

 

montenegro | erreferenduma | 4 iruzkinak Igo gora

Erreferendumari buruzko gune berezia

2006 Maiatza 19

Montenegroko erreferendumaren inguruko informazioa, jarraipena eta albiste guztiak batu ditu Garak gune berezi honetan. Guk gure aldetik, informazioa igortzen dugu Euskal Herrira. Audio artxiboak, mapak, artikuluak, inkestak… denetarik topatuko duzue gune interesgarri honetan, hizkuntza ezberdinetan gainera.

montenegro | erreferenduma | 0 iruzkin Igo gora

Bihar Euskal Herria

2006 Maiatza 19

Egunsentiarekinn abiatu gara Euskal Herritik. Bideari ekin diogu, ilunetan. Lanbroartetik, argitasunaren bila abiatu gara. Kataluniara lehenbizi, abiatzear egon daitekeen prozesu baten lekuko izateko asmoarekin. Futbola eta garaipen oihuak besterik ez ditugu somatu. Aurrera goaz hala ere, gure bideak ez du etenik.

Esloveniarako bidea hartu dugu gero. Hiriburuan, Ljubjanan Damjam zai daukagu eta elkarrizketa bat egin asmo diogu, orriotan argitaratzeko. Esloveniarrek ere adi adi jarraitzen diote montenegroarrek aibatutako prozesuari. Tokitan geratu da gari batean osatzen zuten Jugoslavia hura. Aitzindariak izan ziren independentzia prozesuan, jarraitu zituen Kroaziak eta Makedoniak. Eta gerra hotsa zen orduan Europan. Eta etxetik entzuten ahal genituen orduan bonben hotsa bezala, independentzia oihuak ere. Eslovenia gertuagotik ezagutuko dugu gaur, jendea, parajea, kultura, ekonomia… 1S urtetako bide hau ez dute alferrik abiatu. Herri garatuagoa direla esan daiteke, munduari begira dagoen beste nazio bat. Eta begira daude beraiek ere, garai batean anai izan zuten Montenegrok ere prozesu sezesionista abiatu du.

Eta bihar, bihar Montenegroarrek Serbiari lotuta biziko duten azken eguna izan daiteke. Egun handiaren bezpera. Guk ere hori bihar biziko dugu, han Montenegroko hiriburuan. Euskal Herria, Katalunia, Eslovenia eta Montenegro. Bi egun eta lau nazio ezberdin. Prozesu ezberdinak diren arren, nazio libre izatearen asmoak batzen ditu. Kilometroak, hizkuntzak, lurraldeak, kilometroek banatzen badituzte ere, bidea egiten ari diren izaera ezberdineko herriak dira. Eta gu, Euskal Herritik abiatu gara Gogoeta XXI elkartearen ekimenez, eta hemen arreta handiz begiratzen diogu aspaldi abiatu zen prozesuari. Prozesu ezberdina nahi baduzue, baina asmoa gurea bezain duina. Herritarrek erabakitzen dutena izango baita igandetik aurrera Montenegro. Eta astelehena ere ezberdina izango da ziurrenik, bozka egunen biharamuna. Herri bezala, munduan aurkeztuko den eguna.

Eta hori ere isladatzen saiatuko gara gu. Gure argazki kamarek hemengoen aurpegiak isladatzen ahalegina egin beharko dute, hemen bizi ditugun uneen irudi digitalak grabatu beharko dugu, hemen entzuten den independentziaren aldeko arrabotsaren bozgarailu izan beharko dute gure eztarriek. Eta Euskal Herriari eskainiko diogu guztia, idatziz, ahotsez, Internetez. Eta orriotan agertzen duguna, Internet bidez erakutsiko diogu hemen ezagutu ditugun lagunei. Gu gatozen lekutik, han bada herri bat, aspaldian borrokan ari dena bere nortasuna berreskuratzeko, hizkuntza zahar batekin, kultura bizi batekin, ekonomia propioari eusten, herri zahar bat, Europan moderno izan gura duen jendarte bat. Euskal Herria deritzo, you know, Basque Country aipatuz, ulertuko digute. Eta guk ere, da! da! baietz, baietz…. guk ere Euskal Herria izan nahi dugula. Munduko herri bat. Hori da gure bidea.

montenegro | erreferenduma | 0 iruzkin Igo gora

Maiatzak 21 | Erreferenduma Montenegron

2006 Maiatza 17

Eguna heltzear dago. Europa bertara begira. Montenegrok autodeterminazio eskubidearen gauzapena egingo du. Europar Batasunak ezarri ditu baldintzak: %50ak parte hartu beharko du, eta baietzak %55 erdietsi beharko du, Montenegro aurrerantzean Montenegro izango bada. Nazio berri bat, Europan.

Montenegro | mapa

Munduko herri bat

Eta orain arteko estadistikek, emaitzek, hori erakusten dute. Montenegroarren gehiengoak hori eskuratu gura duela: independentzia. Eta ahaleginak eta bi egin dituzte aspaldion, azken hilabeteotan independentzia eskuratzeko. Eta orain da momentua.

Iganderako dena prest dago. Mundu osoko begiraleak, nazioarteko prentsa eta komunikabideetako kazetariek Podgoricako hotel eta aterpe guztiak bete dituzte. Kostaldean, turismo guneetan baietza da nagusi. Serbiarrengandik askatu gura dute, eta domeka horren islada izango da.

Gu ere han izango gara. Montenegroko herritarrekin batera.

montenegro | erreferenduma | Iruzkin 1 Igo gora

Da! Independentziari baietz esango diote

2006 Maiatza 16

Argazkia kalearen islada da.

Grafittia herritarren kezkaren kolorea. Da! diote, baietz. Montenegrok herri, Montenegrok nazioa izan nahi du. Serbiarik gabe. Bakarrik, Europa berri batean.

montenegro | erreferenduma | 0 iruzkin Igo gora

Montenegro: Autodeterminazioa | Independentzia

Artxiboak

Meta