Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Maiatzak 21 | Erreferenduma Montenegron

2006 Maiatza 17

Eguna heltzear dago. Europa bertara begira. Montenegrok autodeterminazio eskubidearen gauzapena egingo du. Europar Batasunak ezarri ditu baldintzak: %50ak parte hartu beharko du, eta baietzak %55 erdietsi beharko du, Montenegro aurrerantzean Montenegro izango bada. Nazio berri bat, Europan.

Montenegro | mapa

Munduko herri bat

Eta orain arteko estadistikek, emaitzek, hori erakusten dute. Montenegroarren gehiengoak hori eskuratu gura duela: independentzia. Eta ahaleginak eta bi egin dituzte aspaldion, azken hilabeteotan independentzia eskuratzeko. Eta orain da momentua.

Iganderako dena prest dago. Mundu osoko begiraleak, nazioarteko prentsa eta komunikabideetako kazetariek Podgoricako hotel eta aterpe guztiak bete dituzte. Kostaldean, turismo guneetan baietza da nagusi. Serbiarrengandik askatu gura dute, eta domeka horren islada izango da.

Gu ere han izango gara. Montenegroko herritarrekin batera.

zabaldubildudel.icio.us

erreferenduma | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “Maiatzak 21 | Erreferenduma Montenegron”

  1. 01

    Montenegroko erreferendumaren jarraipena blogetik…

    Euskal Herritik Montenegrora.
    XXI. mendeko lehen autodeterminazio erreferenduma.
    Utopia barik errealitatea.
    Europan….

    zabaldu.com-(e)k 2006 Maiatza 17-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

  •  
  •  
  •  

Istorio hontako iruzkien berri izateko aukera duzu: iruzkin jarioa.

Montenegro: Autodeterminazioa | Independentzia

Artxiboak

Meta