'erreferenduma' atalaren artxiboa

Montenegrok independentzia lortu du

Igandea, 2006 Maiatza 21

Ez dira gaueko 10.00ak oraindik, baina lortu dute! Hau zoramena da, herri bat gehiago munduko mapan. Montenegrok independentzia eskuratu du.

 
DATU OFIZIALAK. Baietzak %55,4 eskuratu du.  Erreferendumaren egunean bertan, monitoraje taldeek %56,3ko emaitza zabaldu zuten.
 
CEMI monitoraje gunean informazio guzti guztia.
Ahoz aho zabaldu da mezua, lortu du. DA!
 
Montenegroko presidentea 10 minutu barru mintzatuko da. Baina jende guztiak […]

erreferenduma | 4 iruzkinak

Erreferendumari buruzko gune berezia

Ostirala, 2006 Maiatza 19

Montenegroko erreferendumaren inguruko informazioa, jarraipena eta albiste guztiak batu ditu Garak gune berezi honetan. Guk gure aldetik, informazioa igortzen dugu Euskal Herrira. Audio artxiboak, mapak, artikuluak, inkestak… denetarik topatuko duzue gune interesgarri honetan, hizkuntza ezberdinetan gainera.

erreferenduma | 0 iruzkin

Bihar Euskal Herria

Ostirala, 2006 Maiatza 19

Egunsentiarekinn abiatu gara Euskal Herritik. Bideari ekin diogu, ilunetan. Lanbroartetik, argitasunaren bila abiatu gara. Kataluniara lehenbizi, abiatzear egon daitekeen prozesu baten lekuko izateko asmoarekin. Futbola eta garaipen oihuak besterik ez ditugu somatu. Aurrera goaz hala ere, gure bideak ez du etenik.
Esloveniarako bidea hartu dugu gero. Hiriburuan, Ljubjanan Damjam zai daukagu eta elkarrizketa bat egin asmo […]

erreferenduma | 0 iruzkin

Maiatzak 21 | Erreferenduma Montenegron

Asteazkena, 2006 Maiatza 17

Eguna heltzear dago. Europa bertara begira. Montenegrok autodeterminazio eskubidearen gauzapena egingo du. Europar Batasunak ezarri ditu baldintzak: %50ak parte hartu beharko du, eta baietzak %55 erdietsi beharko du, Montenegro aurrerantzean Montenegro izango bada. Nazio berri bat, Europan.

Munduko herri bat
Eta orain arteko estadistikek, emaitzek, hori erakusten dute. Montenegroarren gehiengoak hori eskuratu gura duela: independentzia. Eta ahaleginak […]

erreferenduma | Iruzkin 1

Da! Independentziari baietz esango diote

Asteartea, 2006 Maiatza 16

Argazkia kalearen islada da.
Grafittia herritarren kezkaren kolorea. Da! diote, baietz. Montenegrok herri, Montenegrok nazioa izan nahi du. Serbiarik gabe. Bakarrik, Europa berri batean.

erreferenduma | 0 iruzkin

Montenegro Autodeterminazioa | Independentzia blogaren 'erreferenduma' atalaren artxiboetan zaude.

Artxiboak

Meta