Honi Buruz

Euskal Herritik Montenegrora abiatu gara lau lagun. Erreferenduma bertatik bertara bizi, eta bertako berri Euskal Herrian emateko asmoarekin.

Soinu grabadorak, bideokamerak, argazki kamera digitalak eskuan hartuta, bertan ikusitakoaren berri emango dugu Euskal Herrian.

Argazkiak flickr.com gunera igoko ditugu, montenegro etiketarekin.

Gara egunkarian kronikak argitaratu, eta Internet bidez zabalduko dugu Montenegroko erreferendumaren gainekoa.

Gogoetak idatzi, anekdotak batu, bertako biztanleen iritzia jasoaz, XXI. mendeko lehen autodeterminazio eskubidearen gauzapena biziko dugu.

Zuen iritziak batu eta solasaldi digitala gauzatze bidean, partehartzea eskertuko dugu blog honetan bertan.

Artxiboak

Meta